Tubacex enpresak konpromisoa hartu du 2024ra arte Lauidon eta Amurrion izango duen enplegu-bolumenari eusteko, baita 2021eko taulen araberako soldatei eusteko ere.

Tubacexeko zuzendaritzak Laudioko eta Amurrioko lantegietako langileei eta enpresa batzordeari etorkizunerako proposamen bat helarazi die, 129 langileri (95 kaleratze, 22 pizgarridun baja eta 12 aurre-erretiro) eragiten dien lan erregulazioko txostena egin ostean.

Enplegu- eta soldata-bermeaz gain, enpresak adierazi du 2022-2024 ekitaldietan urteko ordainsari ez-kontsolidagarri bati argi berdea emateko asmoa duela. Ordainsari hori soldataren % 1ekoa izango da, “Instalazio bakoitzean bideragarritasun-planaren helburuak lortzen direnean”.

Gainera, lan-erregulazioko espedienteak eragindako 129 langileen kalte-ordainak hobetzea proposatu du.

Tubacexek ohartarazi duenez, proposamen horrek “iraungitze data” du, eta maiatzaren 31 baino lehen Arabako lantegietan normaltasunera itzultzearen baldintzapean dago; izan ere, langileek greba mugagabean jarraitzen dute lan-erregulazioko espedientea salatzeko.

Konpainiak gogorarazi duenez, petrolioaren eta gasaren krisi estrukturalak merkatu horren inbertsioak % 40 baino gehiago jaistea eragin du 2014tik, eta egoera hori bizkortu egin da 19aren pandemiarekin, eta, beraz, urte horren aurreko mailak “ez dira inoiz berreskuratuko”.

Egilea Andoni Beitia