Adegik eta Euskaltelek Gipuzkoako enpresen eraldaketa digitala eta lehiakortasuna bultzatzeko akordio estrategikoa sinatu dute.

Akordioa atzo sinatu zuten Euskaltelen egoitzan, Eduardo Junkera ADEGIko presidentea eta zuzendari nagusia eta Jose Miguel Ayerza bertan izan ziren, eta enpresen egoerari buruz duten ikuspegia partekatu zuten Xabier Iturbe Euskalteleko presidentearekin eta Jose Miguel Garcia kontseilari delegatuarekin.

Adegiren kide diren enpresen artean telekomunikazio-zerbitzu aurreratuak sustatzea da lankidetza-hitzarmenaren helburua, haien lehiakortasuna eta informazioaren gizartearen garapena hobetzeko Gipuzkoan, adierazi zutenez.

Egilea Andoni Beitia