Gaikerrek 3D inprimaketa industrialean ikertzen dihardu

Gaiker Teknologia Zentroak 3Dko inprimaketa-materialak eta industria-aplikazioko molde eta tresna funtzionalak eraikitzeko postprozesuak garatu eta baliozkotzeko ikerketa-proiektu batean parte hartzen du.

Ikerketa konposatu berrien garapenean oinarritzen da, egonkortasun dimentsionala, prestazio termiko eta mekanikoak eta eroankortasun elektrikoa eta termikoa hobetzeko.

Fund3D proiektuaren abiapuntua da ekoizpen-prozesuetan gero eta enpresa gehiagok sartzen dituztela kode irekiko inprimaketa industrialeko ekipoak, “Prozesuak optimizatzeko eta produktu eta zerbitzu berriak merkaturatzeko denbora laburtzeko; horregatik, beharrezkoa da 3D inprimaketako material teknikoak izatea”.