Pepe Alvarezek, irudian, eskerrak eman dizkie bertaratutakoei sindikatuko buru izateko beste lau urtez aukeratu dutelako, atzo UGT sindikatuaren Kongresuan. Bozketan botoen % 85,83 lortu zuen. Alvarezek itsasontziaren lema eramango du eta bere lehen hitzaldian Gobernuari, oposizioari eta gizarte eragileei “estatu itun handi bat” eskatzeko aprobetxatu zuen, Europako funtsek eskaintzen dituzten aukerak aprobetxatzeko. Alvarezek lan-istripuen gaitza ere salatu zuen, eta ez zuen ahaztu berdintasunezko gizarte baten alde borrokatzeko beharra.

Egilea Andoni Beitia