Petronorrek, UPV-EHU eta Mondragon unibertsitateek eta Somorrostroko Lanbide Heziketako Zentro Integratuak hidrogenoaren teknologia berrietan espezializatutako Espainiako lehen masterra jarriko dute martxan.

Proiektua Repsol taldearen ekimen zabalago baten barruan kokatzen da. Ekimen horretan parte hartzen dute, halaber, Universitat Politècnica de Catalunyak, Universitat Rovira i Virgilik, Zaragozako Unibertsitateak eta beste bost prestakuntza- eta ikerketa-zentrok, eta urrian Hidrogenoaren Teknologiei buruzko unibertsitate arteko masterra abiaraziko dute.

Teknologia berri horiek trantsizio energetikoan laguntzeko duten ahalmenean interesa duten profesionalei zuzenduta dago masterra.

Egilea Andoni Beitia