Eurotaldea baikor agertu da susperraldiarekin

Euroguneko (Eurotaldea) Ekonomia eta Finantza ministroak baikorrago agertu dira ostiral honetan, txertaketak aurrera egin ahala susperraldi ekonomikoaren inguruan, baina zuhurtziari eta laguntza neurriei eusteko eskatu dute, gorakadak indarra hartu arte.

“Baikorrak gara egin ditugun aurrerapenen inguruan, baina zuhurrak gara ikuspegiaren inguruan ere. Susperraldia errotzen ikus dezakegu, baina badakigu erronkak oraindik ere handiak direla “, esan du Paschal Donohoe Eurotaldeko presidenteak Lisboan egindako bileraren ostean.