Unai Sordo CCOOko idazkari nagusiak “pultsu politikoa berreskuratzera” eta lanbide arteko gutxieneko soldata igotzera, PPren lan erreforma “zuzentzera, gainditzera edo indargabetzera” eta pentsioen inguruko akordioa lortzera premiatu du Gobernua.

Bartzelonako Forumeko Auditorioan egindako Kataluniako CCOOren XII. Kongresuaren amaieran, Sordok esan du “agerikoa” dela Espainia “inflexio-puntu batean” dagoela, txertaketaren aurrerapena eta horrek dakarren susperraldi ekonomikoa direla eta.

Egilea Andoni Beitia