EAEko industria-prezioak % 1,1 igo dira 2021eko martxoan

EAEko industria-prezioak % 1,1 igo dira 2021eko martxoan aurreko hilaren aldean. Martxoko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industriako prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) % 3,5ekoa izan da.

Azterketa xeheago batek agerian uzten du ezen, 2021eko martxoan, honako sektore hauek izan dituztela prezioetako hazkunderik handienak aurreko hilaren aldean: Koke-lantegiak eta petrolioa fintzea (% 4,5), Metalurgia eta metalezko produktuak (% 1,8) eta Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 1,6).

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, prezioen aldaketek zeinu positiboa izan dute denentzat.