EAEko BPGa % 0,2 eta enplegua % 0,5 hazi dira 2021eko lehen hiruhilekoan

EAEko Barne Produktu Gordina (BPG) % 0,2 igo da 2021eko lehen hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoaren aldean, Eustatek egindako Hiruhileroko Kontuen Aurrerapenaren kalkuluen arabera. Hiruhileko arteko aurrerapen hori apalagoa da 2020ko azken hiruhilekoan kalkulatutakoa baino (% 0,5), baina tasa positiboak dituen ondoz ondoko hirugarren hiruhilekoa da.

Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, aldiz, EAEko BPGa % 2,9 jaitsi da. 2020ko azken hiruhilekorako zenbatetsitako urte arteko atzerakada handiagoa izan zen, % 7,6koa.

Enplegua, dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuetan neurtua, % 0,5 gehitu da aurreko hiruhilekoaren aldean.