EAEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 9,5 igo dira

Eustatek eskainitako datuen arabera, 2021eko martxoan, % 9,5eko urte arteko igoera izan dute EAEko merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek, prezio finkoetan. Aurreko hilaren, 2021eko otsailaren, aldean, salmentak % 9,1 igo dira.

Azalera handietako eta elikadura-kate handietako elikagaien salmentak, 2021eko martxoan, % 3,7 igo dira 2021eko otsailaren aldean; gainerako produktuen salmentak, berriz, gehiago igo dira, % 22,2. Hil arteko portaeraren desberdintasun horren zati bat honetan datza: EAEko udalerrietan 2021eko otsailean eta martxoan COVID-19aren pandemiari aurre egiteko hartutako perimetro-itxierek elikadura-salmentetan eta gainerako produktuetan izan duten eragin desberdinean.