EAEko eraikuntzaren kostuen indizea % 0,3 igo da 2021eko martxoan, aurreko hilaren aldean. Urte arteko terminoetan, kostuak % 1,6 igo dira, Eustatek landutako datuen arabera.

Etxegintzaren sektoreko kostuak % 0,2 igo dira hil arteko terminoetan, eta Obra Zibilekoak, aldiz, % 0,8. 2020ko martxoarekin alderatuta, bestalde, prezioen aldakuntza positiboa ere izan da: % 1,6 Etxegintzaren kasuan eta % 1,7 Obra Zibilarenean.

Aurreko hilabetearen aldean, lehengaien kostuak % 0,5 igo dira, eta eskulanaren kostuak ez du aldaketarik izan (% 0,0). Urtetik urterako terminoetan, % 1,5 igo dira lehengaien kasuan, eta % 1,9, eskulanaren kasuan.

Egilea Admin