Kutxabankek 6.100 milioi euro kudeatu ditu funtsetan

Kutxabankek Euskadin kudeatzen dituen banakako BGAE pentsio-funtsek (Baskepensiones) gora egin dute urteko lehen lau hilabeteetan, eta lehen aldiz gainditu dute kudeatutako ondarearen muga (6.100 milioi euro), 2020an epe berean baino % 12,58 gehiago.

Saldo berrien sarrera garbien hazkundea izan da gakoetako bat; izan ere, urteko lehen hilabeteetan 55,3 milioi euro baino gehiago eskuratu dituzte, 2020an baino % 110,4 gehiago, finantza erakundeak atzo jakinarazi zuenez.