Tubacex, PCB, Bilboko Argiak eta Petronorreko enpresa batzordeek manifestazio bateratua iragarri zuten atzo Bilbon, “Enplegu duin baten aldeko” eta lan merkatuaren “prekarizazioaren” aurkako borrokaren baitan.

Agerraldian adierazi dutenez, lau enpresa batzorde dira “Enplegu duin baten alde borrokan”. “Bakoitzak bere berezitasunarekin, baina guztiek eskubideak defendatzen dituzte pandemiaren ondorioz sortutako egoera ahalik eta etekin gehien ateratzeko erabiltzen duten multinazional handien aurrean”, gaineratu dute.

Tubacexeko batzordeak, bere mobilizazio agendaren barruan, elkarretaratzea egin zuen atzo Eusko Legebiltzarrean, enpresa-batzordeak agerraldia egin zuenean Aiara Eskualdea eta Urduña, Orozko, Arrankudiaga eta Arakaldo udalerriak berrindartzeko batzorde parlamentarioan, Tubacexeko zuzendaritzak eta Tubos Reunidoseko batzordeak ere agerraldia egin zutenean.

Egilea Andoni Beitia