Tubos Reunidosek ekainaren 30ean egingo du batzarra

Tubos Reunidosek akziodunen ohiko batzar orokorra egingo du ekainaren 30ean, eta bertan SEPI Enpresa Estrategikoen Kaudimenari Laguntzeko Funtsarekin hitzartutako baldintzak onartuko ditu, 2020an 101 milioi galdu ondoren, egungo egoera gogorra konpontzeko laguntza publikoak jasotzeko, eta kontseiluko kideen kopurua hamarretan finkatzea ere proposatuko du.