Europako erakundeek porrot egin dute aste honetan 2023-2027 aldirako Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) erreforma adosteko helburuarekin, eta ekainaren amaierarako utzi dute ituna ixteko hurrengo ahalegina. “Aste honetan akordioa lortzetik oso gertu egon gara. Hala ere, espero dut Europar Batasuneko presidentetzan konpromiso bat lortuko dugula oraindik “, esan zuen atzo Janusz Wojciechowski Europako Nekazaritza komisarioak Twitterren.

“Akordio bat itxi nahi dugu, baina ez edozein preziotan”, adierazi du Maria do Céu Antunes Portugalgo Nekazaritza ministroak. Aste honetako negoziaketak maratoiak izan arren, alde batetik Nekazaritza ministroen artean Kontseiluan eta, aldi berean, Europako erakundeetako ordezkarien artean (Kontseilua, Batzordea eta Parlamentua), ostegun goizaldean oraindik puntu asko irekita zeuden.

Norbert Lins (PPE) Euroganberako Nekazaritza Batzordeko presidentea, hirukotearen negoziatzaileen artean dagoena, txio batean “desengainatuta” agertu da, “Kontseiluko presidente portugaldarrak negoziazioak hautsi dituelako”. Atzo ituna ixteko zailtasunak gainditu bezain laster, Europako erakundeek porrotaren erantzukizunari buruz egindako akusazioak gurutzatzen hasi ziren. Espainiak lehen orduan ezinezkotzat jotzen zuen akordioa ixtea, nahiz eta beste super-trilogo bat deitu.

Egilea Andoni Beitia