Euskadik 15 milioiko defizita du

Euskadiko administrazioak 15 milioi euroko defizita izan du martxora arte, hau da, EAEko BPGren % 0,02, Ogasun Ministerioak atzo jakitera eman zituen datuen arabera.

Erkidego guztiek defizitarekin itxi dute martxoa, Nafarroak izan ezik, 46 milioiko superabitarekin (Barne Produktu Gordinaren % 0,23). Gainerakoen artean, Euskadi, hamabost milioirekin, Errioxarekin batera defizit bolumen txikiena duen erkidegoetako bat da (bost milioirekin).