Euskadin 2.193 auto matrikulatu ziren maiatzean, 2020ko hilabete berean baino % 52,3 gehiago, orduan 1.440 matrikulatu baitziren.

Sektoreko patronalek ohar batean jakitera eman dutenez, aurtengo urtarriletik maiatzera bitartean EAEn 9.743 auto matrikulatu dira, 2020an baino % 24,4 gehiago, orduan 7.830 saldu baitziren.

Segmentuen arabera, 1.112 gasolina auto saldu ziren maiatzean Euskadin, 2020an baino % 38,3 gehiago; 416 diesel auto, % 12,43; eta 665 elektriko puru, hibrido eta hidrogeno unitate, % 150 gehiago.

Urtarriletik maiatzera bitartean, gasolinazko ibilgailuen kopuruak % 10,9 egin du gora, eta 4.938 unitate matrikulatu dira aurtengo lehen bost hilabeteetan; saldutako diesel unitateek, berriz, % 3,7 egin dute behera, erregai horren 1.838 auto matrikulatu baitira aurtengo urtarriletik maiatzera bitartean, 2020ko epe bereko 1.910en aldean.

Gainerako erregaiei dagokienez (elektriko hutsa, hibridoak eta hidrogenozkoak), urteko unitate metatuetan 2.967 saldu dira guztira, 2020ko lehen bost hilabeteetan baino % 102,2 gehiago.

Lurraldeka, urtetik urterako ehunekoak igo egin dira: Bizkaian, maiatzean, mota guztietako erregaien 1.155 auto saldu dira, iazko hilabete berean baino % 62,9 gehiago; Gipuzkoan, % 44,3 (667); eta Araban, % 37,9 (371).

Urtarriletik maiatzera bitartean ere gora egin dute aldaketek, % 32,2 Araban (1.768 unitate saldu dituzte guztira bost hilabete horietan), % 22 Gipuzkoan (3.086) eta % 23,3 Bizkaian (4.889 turismo).

Egilea Andoni Beitia