MAIALEN MUSATADI / 2019-11-19/ Fagor Ederlanek, Mondragon Taldeko euskal kooperatibak, planta berri bat ireki du Bergaran (Gipuzkoa), eta 55 milioi euro inbertitu ditu lantegia erabat garatu ahal izateko. Fagor Ederlan gama altuko ibilgailuentzako aluminiozko piezak ekoizten espezializatua dago, eta puntako teknologia erabiltzen dute. Instalazio berri honi esker, jarduera berritzailea areagotuko dute bere eskaintzari balio erantsi handiagoa emateko. Egun, Bergarako lantegiak 220 langile ditu, eta urtean 1,7 milioi pieza fabrikatzen ditu.

Fagor Etxetresnak enpresaren porrotean erori aurretik Geyser Gastech enpresaren instalazioak betetzen zuen tokian zabaldu du Fagor Ederlanek lantegi berria. Horrela, automobilgintzaren sektorearen inguruan sortutako ziurgabetasunari erantzuteko Fagor Ederlanek berrikuntza gehiago egitea erabaki du; alde batetik balio erantsi gehiagorekin bereizteko modu gisa, eta bestetik lan egiten duen bezeroen eskakizun gero eta handiagoei erantzuteko duen konpromisoagatik.

Bergarako lantegia Fagor Ederlanek Arrasaten, Mexikon eta Txinan dituen instalazioekin batera, aluminiozko esekidura-osagaien fabrikazioan espezializatuta dago, presio baxuan, gama altuko ibilgailuetarako. Mercedes Benz, Daimler, BMW edo Jaguar Land Rover dira kooperatibak dituen 57 marketako batzuk.

Fagor Ederlani buruz

Fagor Ederlanek 4.500 langile ditu orotara, eta lantegiak bost herrialdetan banatuta ditu –Brasil, Eslovakia, Mexiko, Txina eta Euskal Herria–. Hots, kooperatibak 18 lantegi ditu mundu osoan, eta horietatik hamar Euskal Herrian daude eta hamaika Espainian. Bestalde, gainontzeko fabrikak honela banantzen dira: bat Eslovakian, bi Txinan, bi Brasilen eta bi Mexikon.

Egilea Andoni Beitia