BBVAko langileen % 30,77k greba egin zuten atzo, bankuak berak emandako datuen arabera, baina CCOOk % 70etik gora igo zuen parte-hartzea. Sindikatuak gogorarazi duenez, negoziazioak Langileen Estatutuak ezartzen duen epe formalaren azken astean daude, eta, bere ustez, ez dira akordio bat lortzeko behar diren pausoak eman.

Bestalde, sindikatuek lanuzte partziala deitu zuten atzo Caixabanken, 11: 00etatik 11: 30era, 7.605 langileren kaleratze kolektiboa gaitzesteko. Sindikatuen arabera, langileen % 84k egin zuten bat lanuztearekin. ” % 100 dela esan dezakegu, falta den % 16a zuzendaritzako kideak direlako”, adierazi du CCOO-Caixabankek.

Egilea Andoni Beitia