LKS Nextek Zamudi Ingeniaritza erosi du

LKS Next taldeak Zamundi Ingeniería de Sistemas enpresa bizkaitarraren erosketa itxi du. Konpainia hori Getxon dago eta Microsoft inguruneari lotutako enpresa-kudeaketako soluzio digital aurreratuak ezartzen espezializatuta dago. Hamabost langile ditu eta milioi bat eurotik gorako fakturazioa. LKSk “eraldaketa digitalerako konponbide eskaintza indartuko du” horrela.