Espainiako lurraldean kokatutako automobil-lantegiek 231.679 ibilgailu ekoizteari utzi zioten aurtengo urtarriletik maiatzera bitartean, txip faltagatik, eta horrek ez die soilik fabrikatzaileei eragiten, baita osagaien hornitzaileei ere, Espainiako Automobil-hornitzaileen Elkarteak (Sernauto) atzo adierazi zuenez.

Ohar batean, elkarteak jakinarazi du ibilgailuen osagaiak eta sistemak fabrikatzeko “funtsezkoak” diren zenbait produktu ez direla hornitzen, eta lehengaien prezioa “nabarmen” igo dela ohartarazi du.

Sernautoren esanetan, pieza batzuen falta arazo “erreal eta larria” da, eta sektorearen balio-kate osoari eragiten dio; izan ere, urtarriletik maiatzera bitartean ia 232.00 ibilgailu ekoizteari utzi zioten Espainian, txipik ez zegoelako, “Eta horrek ibilgailu horien gainerako osagaien hornidura bertan behera uztea eragin zuen”. Egoera hori, bere ustez, 2022. urtearen hasierara arte luza daiteke, eta horrek atzerriko hornitzaileen sektorearen mendekotasunari buruzko eztabaida piztu du.

Egilea Andoni Beitia