Hegaluzearen kanpaina “oso harrapaketa gutxirekin” hasi da Kantauri itsasoan, Donostiako Kofradia-Itsas Etxetik jakinarazi dutenez.

Denboraldiko lehen hegaluzea hilaren 31n arrantzatu zen eta kiloko 350,40 euroan saldu da Avileseko lonjan. Ale hori Pasaiako Kofradiako Gaztelugatxeko Doniene baxurako itsasontziak harrapatu zuen.

Oraingoz, Bizkaiko eta Gipuzkoako espaloi flota arrantzatzera atera dira. Inguraketa-ontziak antxoarekin amaitu berri dira, eta hegaluzea Kantauri itsasora sartzen denean kanpaina abiarazteko ontziak prestatzen ari dira.

Aipatu iturrien arabera, hegaluzea aurkitu dute, baina oraindik “kopuru oso txikietan”. Une honetan Galizia parean daude, eta hegaluzea euskal kostaldera sartzeko zain daude oraindik.

Hegaluzearentzat ezarritako kuota, banatuta ez dagoenez, bakarra da Espainiako flotarentzat eta arrantza-aparailuentzat, eta 17.700 tonakoa da.

Egilea Andoni Beitia