
Credeblug Azpeitiko enpresak%25eko hazkundea izatea espero du hurrengo
bi urteetan, bere produktu eta zerbitzuak dibertsifikatzeko
konpromisoari eutsita.
Credeblugen
zuzendari Asier Susaetak adierazi duenez, 2017‐2019 urteen artean,
garapen teknologikoak zama handiagoa duen fasea osatu dute, eta,
horrekin, 2020‐2021 urteen artean, %25eko hazkundea izatea aurreikusten
dute, azken hirurtekoaren batez besteko hazkundearekin alderatuz, urteko
%6‐%7. Hala, enpresak bere katalogoaren karga teknologikoa handituko du
automatizazioarekin eta urruneko sarbide moduluekin.
Etengabeko berrikuntza
Credeblugek altxatzeko eta manipulatzeko bere makineria automatizatzeko
linea berria sortu zuen iaz, I+G arloan egin duen apustu sendoari
esker. Gainera, offshore merkatuetarako teknologien garapenean
jarraitzen du, eta merkatu horretarako tresna espezifikoa garatzeko
proiek‐tua abian jarri dute 2021. urteraino.
Negozioaren etengabeko berrikuntza bereziki baloratua izan da 2010. eta
2017. urteetan lortutako IBJ sarietan –mundu mailako makineria
manipulatzeko fabrikatzaile onena–, BestGrab kategorian.