Gasteizko Mercedes Benz zelaian dozenaka furgoneta daude, gehienak elektrikoak.

Arrazoia, piezen falta, batez ere erdieroaleena, baina fabrikako iturriek adierazi dutenez, ibilgailuen ekoizpena osatzeko beharrezkoak diren bestelako piezak ere falta dira.

Joan den martxoan, erdieroaleak bezalako material bat hornitzeko munduko merkatuari eragiten dion ziurgabetasunak Arabako hiriburuko Mercedes Benz lantegia jo zuen, eta bigarren aldiz hilabete horretan bertan behera utzi behar izan zuen ekoizpen-eguna.

Erdieroale faltaren arazoak hainbat sektoretan ohikoak dira, eta automobilgintzaren barruan Volkswagenek berak ere autoz gainezka egon zen joan den hilean, txipen krisiaren ondorioz.

Egilea Andoni Beitia