Elektrizitatearen prezioa % 42 igo da, Facuaren esanetan

Batez besteko erabiltzaile batentzat argindarraren ordainagiriak % 42 egin du gora ekaineko lehen zazpi egunetan, iazko epe berarekin alderatuta, Facua-Consumidores en Accion erakundearen datuen arabera.

Elkarteak tarifa erdierregulatuaren (PVPC) bilakaerari buruz egindako kalkuluen arabera, ekainaren 1etik 7ra aplikatutako prezioak hilabete oso batera estrapolatuz gero, erabiltzailearen batez besteko ordainagiria 86 eurokoa izango litzateke (zergak barne), eta duela urtebete, berriz, 60,58 eurokoa.

Hilabete honetako ordainagiri elektrikoa, 86 euro horiekin, historiako hirugarren garestiena izango litzateke. Horrela, 2012ko lehen hiruhilekoko 88,66 euroak eta 2017ko urtarrileko 87,81 euroak soilik izango lituzke aurretik.