Euroguneak 157,61 milioi okupatu zituen 2021eko lehen hiruhilekoaren amaieran, hau da, 3,03 milioi lanpostu galdu zituen 2020ko epe berarekin alderatuta, Eurostaten arabera. Europar Batasun osoan, 2021eko lehen hiruhilekoan 205,64 milioi okupatu ziren, hau da, 3,51 milioi gutxiago. Estatuaren kasuan, 2021eko lehen hiru hilabeteen amaieran 19,69 milioi pertsona zeuden lanean; 2020ko lehen hiruhilekoan, berriz, 20,21 milioi; hau da, 523.000 lanpostu galdu ziren. Estatuak ia milioi bat landun berreskuratu ditu osasun krisiaren unerik txarrenetik; izan ere, 2020ko bigarren hiruhilekoan 18,7 milioira jaitsi da.

Egilea Andoni Beitia