Credeblug Azpeitiko enpresak%25eko hazkundea izatea espero du hurrengo bi urteetan, bere produktu eta zerbitzuak dibertsifikatzeko konpromisoari eutsita.
Credeblugen zuzendari Asier Susaetak adierazi duenez, 2017‐2019 urteen artean, garapen teknologikoak zama handiagoa duen fasea osatu dute, eta, horrekin, 2020‐2021 urteen artean, %25eko hazkundea izatea aurreikusten dute, azken hirurtekoaren batez besteko hazkundearekin alderatuz, urteko %6‐%7. Hala, enpresak bere katalogoaren karga teknologikoa handituko du automatizazioarekin eta urruneko sarbide moduluekin.
Etengabeko berrikuntza
Credeblugek altxatzeko eta manipulatzeko bere makineria automatizatzeko linea berria sortu zuen iaz, I+G arloan egin duen apustu sendoari esker. Gainera, offshore merkatuetarako teknologien garapenean jarraitzen du, eta merkatu horretarako tresna espezifikoa garatzeko proiek‐tua abian jarri dute 2021. urteraino.
Negozioaren etengabeko berrikuntza bereziki baloratua izan da 2010. eta 2017. urteetan lortutako IBJ sarietan –mundu mailako makineria manipulatzeko fabrikatzaile onena–, BestGrab kategorian.

Egilea Admin