Irizarren zero isuriko bederatzi autobus elektrikok bat egingo dute Bartzelonako Garraio Metropolitarreko flotarekin (TMB) eta H16 linean zirkulatuko dute, Zona Francako Passeig eta Campus Besòs Forumaren artean.

IRIZARreko ordezkariak Bartzelonan izan dira asteazken honetan 69 autobus elektriko berrien aurkezpen ekitaldian -9 autobus etxe-markakoak-, konpainiak ohar batean jakitera eman duenez, eta “harro” agertu dira Bartzelona hiriaren iraunkortasun helburuetan lagundu dezaketelako.
Unitate berri horiek 4 minutuan kargatuko dira ibilbidean zehar, eta gidatzeko laguntza-sistemak, USB eta wifi hartuneak dituzte. Horrez gain, 2019tik hirian lan egiten duten Irizar autobusei gehituko zaizkie.

Egilea Andoni Beitia