Open Innovation Showcase telematikoki garatuko da; hala, proposamen teknologikoen aurkezpena streaming bidezko konexio batean egingo da, eta networkinga, berriz, interesa duten parte-hartzaileen konexio- eta interakzio-aplikazio baten bidez sustatuko da.

Topaketa birtual honetan teknologia disruptiboak IoT, Big Data, Errealitate Birtuala edo Errealitate Gehitua arloetan ezarri diren kasu arrakastatsuak erakutsiko dira, industriaren, energiaren, osasunaren eta elikaduraren sektoreetan aplikatuta. Startup parte hartzaileen eta partner enpresen (Mercedes-Benz, Ferrovial Servicios, Siemens Gamesa, Iberdrola, Eroski eta Unilever, besteak beste) zuzeneko esku-hartzeen bidez egingo dira proiektuen erakusketak.

Ekitaldia uztailaren 6an hasiko da, goizeko 10: 00etan, Aitor Urzelai SPRI taldeko zuzendari nagusiaren eskutik. Ondoren, ekitaldiak startup eta partner enpresen aurkezpenekin jarraituko du, 12: 00ak arte. Aldi berean, arratsaldeko 6ak arte, networking-a egingo da, eta, bertan, ekitaldira bertaratzen diren eta erregistratuta dauden pertsonek startupetan zuzenean sartzeko aukera izango dute, beren enpresetan lehiakortasuna nola areagotu dezaketen eta eraldaketa digitalari nola ekin diezaioketen jakiteko.

Hilaren 7ko bigarren jardunaldian, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburua izango da. Ekitaldia amaitzeko, Euskadiko ekintzailetza-politikaren ildo estrategikoak zehaztuko ditu, eta Europan aitzindaria den programa horren funtsezko eginkizuna nabarmenduko du. Aurretik, Estibaliz Hernáez Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak BIND 4.0 aldizkariaren seigarren edizioaren ezaugarri eta berritasunen berri emango du.

Interesa duten guztientzat, BIND 4.0 erakusketa birtualerako gune bat ere izango da. Bertan, irtenbide teknologiko guztiak ikusi eta kasu arrakastatsuei buruzko xehetasun gehiago ezagutu ahal izango dira. Soluzio horiek prozesuak, zerbitzuak eta produktuak hobetzeko helburuarekin garatu dira, azken teknologiak aplikatuz. Erakustaldi horiek, gainera, kategoria teknologikoen arabera sailkatuko dira, errazago sar daitezen.

Uztailaren 7an, ekitaldia amaitzeko, BIND 4.0 programaren seigarren deialdiko berritasunak aurkeztuko dira. Aurten ere, startup-en bidez industrian berrikuntza bultzatzeko eta sustatzeko lanean jarraituko du, Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren laguntzarekin, SPRI Taldearen bidez, hau da, Euskadiko ekintzailetzaren ekosistema gidatzen duen Eusko Jaurlaritzako enpresa-garapeneko agentziaren bidez, UpEuskadi plataformaren bidez. Une horretan irekiko da startup interesdunek beren hautagaitzak bidaltzen hasteko epea.

BIND 4.0 programak hiru helburu nagusi ditu:

  • Euskal ekosistema industrialean startup-en garapena bizkortzea,
  • Enpresen eraldaketa digitala sustatzea eta
  • Euskadiko ekosistema industria-ekintzailetza aurreratuko hub gisa kokatzea.

Helburu hirukoitz horri esker, erreferentziazko programetako bat izan da berrikuntzaren, teknologiaren eta ekintzailetzaren aldeko apustuan.

BIND 4.0 izan da irabazlea Enpresa Sustapenerako Europako Sarien XIV. edizioan. Sari horiek Europako Batzordeko Barne Merkatuko, Industriako, Ekintzailetzako eta ETEetako Zuzendaritza Nagusiak antolatu ditu, enpresa-ingurunea hobetzeko kategorian.

2016an programa hasi zenetik, 130 startup baino gehiago bizkortu dira eta 200 proiektu baino gehiago garatu dira, 6,5 milioi euroko fakturazioa gaindituz. Garrantzitsua da azpimarratzea egungo egoeran ere, bai mundu osoko startupek, bai industria-sektoreko enpresa handiek BIND 4.0 berrikuntzaren aldeko apustua egiten jarraitzen dutela, nazioarte mailan berrikuntza irekiko plataforma garrantzitsuenetako bat den aldetik.

Egilea Andoni Beitia