Bizkaiko Foru Aldundiak planteatzen du, pixkanaka, errepideak erabiltzeagatik ordaintzeko sistema bat ezartzea, 3,5 tonatik gorako kamioi handiek ahalmen handiko errepideak erabil ditzaten sustatzeko. Horretarako, merkatu-gaiak garraiatzeko ibilgailu horiei kanon bat aplikatuko zaie, N-240, BI-625, N-636, A-8 eta Txorierri errepideetan hogeita hamar kontrol-arku jarrita, eta sistema “gutxienez partzialki” martxan jarri ahal izango da 2022ko ekitalditik aurrera.

Imanol Pradales Azpiegitura eta Lurralde Garapeneko diputatuak iragarri du ekimen hau Bizkaiko Batzar Nagusien Batzordean, berak eskatuta egindako agerraldian, eta azpimarratu du “oreka ona aurkitu behar dela errepide-sarearen erabileraren, haren berrantolaketaren eta Bizkaiko salgai-garraioaren sektorearen lehiakortasunaren artean, ez baita zigortu behar”.

Eredu berrirantz joateko, “Europako argi berdea” izatea eta Batzar Nagusietan Foru Arau bat tramitatzea beharrezkoa dela zehaztu du Pradalesek. Aurreratu duenez, Foru Arau honek “segurtasun juridikorik handiena” izatea bilatuko da, eta “arreta berezia” izango du “edozein arrazoirengatik edozein diskriminazio zuzen edo zeharkako saihesteko, tarteak identifikatzean, kontrol-arkuak jartzean eta kanonaren zenbatekoak ezartzean”.

Egilea Andoni Beitia