17,5 milioi Eusko Jaurlaritzaren “lehiatu berria” programarako

Eusko Jaurlaritzak Lehiatu Berria programako laguntzen deialdia egin du 2021-22 ekitaldian. Laguntza horien zenbatekoa 17,5 milioikoa da, eta nekazaritza-, elikagai- eta arrantza- eta akuikultura-produktuen eraldaketa eta merkaturatzea finantzatzeko dira, Gobernu Kontseiluak atzo onartu zuenez.

Azken lau deialdietan 50 milioi euro baino gehiagoko laguntzak eman dira programa honen bidez. 2020-2021 aldirako 13.255.000 euroko laguntzak ematea aurreikusita zegoen, baina, jasotzen ari ziren eskaera kopuru handia ikusita, Jaurlaritzak 2.525.000 euro gehiago ematea erabaki zuen, guztira 15.780.000 euro.

Itzuli beharrik gabeko laguntzak dira, nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko.

Modalitatearen arabera, pertsona fisikoak edo juridikoak izan daitezke onuradunak: nekazariak edo nekazarien elkarteak, nekazaritza-kooperatibak edo nekazaritzako elikagaien enpresak, mikroenpresak, enpresa txiki eta ertainak, baina inola ere ezingo dira onuradun izan EAEko sektore publikoa osatzen duten erakundeak.