Eraldaketa ekonomikorako aukera

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak Euskadi Next 2021-2026 programa aurkeztu zion atzo Ekonomia eta Gizarte Kontseiluari, eta euskal ekonomia suspertzeko eta eraldatzeko irekitzen duen aukera azpimarratu zuen.

Azpiazuk Euskadiko errealitate sozioekonomikoaren interes ekonomiko eta sozialen ordezkaritza zabalena hartzen duen EGABen izaera transbertsalari balioa eman zion, Euskadi Next programak dakarren erronkaren berri emateko, zeinak susperraldiaren palanka gisa eraldaketa azpimarratzen baitu.

Eusko Jaurlaritzak maiatzaren 18an onartu zuen programa hori eguneratzea. Bertan, 18.286 milioi euroko inbertsioa eragin lezaketen proiektu zehatzak jasotzen dira, bai Europako funtsenak, bai baliabide propio publiko eta pribatuenak.