Tecnalia bere laborategiak eta adituak enpresetara digitalki konektatzen dituen lehen zentro teknologikoa bihurtu da, konpainiekin “360º-ko komunikazioa ahalbidetzen duten” lehen 4.0 laborategiekin.

Tecnaliak atzo adierazi zuenez, ekimen honekin laborategien digitalizazioan aurrera egiten du eta “komunikatzeko eta sarean lan egiteko modua iraultzen du, online zerbitzu berriak martxan jarriz”.

Gaur egun, 140 enpresak baino gehiagok lan egiten dute zentro horrekin plataforma aitzindari horren bidez. Plataforma horrek, besteak beste, aukera ematen du proiektuak urrutitik kudeatzeko, zentroko azpiegitura teknologikoetara online sartzeko eta bezeroaren instalazioetan urrutiko entseguak egiteko.

Egilea Andoni Beitia