Europar Batasuneko (EB) herrialdeek uztailaren 13ko bileran Europako Batzordeak onartutako lehen berreskuratze-planei oniritzia ematea espero dute, Espainiakoa barne, estatu horiek abuztua baino lehen jaso ahal izan dezaten berreskuratze-funtsaren laguntzen lehen aurrerapena.

“Espero dugu Europako Batzordeak 12 plan onartzea Portugalgo presidentetzan (…) eta uztailean gutxienez lehen planak onartu ahal izatea”, esan zuen atzo Joao Leao Portugalgo Finantza ministroak, Europar Batasuneko Kontseiluko presidentea, baina uztailaren 1ean Esloveniari emango dio lekukoa. Portugalgo politikaria horrela mintzatu zen Europar Batasuneko Ekonomia eta Finantza ministroek Luxenburgon egindako bileraren amaieran, aste honetan kobidak sortutako krisia gainditzeko martxan jarritako 800.000 milioi euroko berreskuratze fondoa de facto aireratu eta gero. Batzordeak asteartean jaulki zuen lehen aldiz funtsa finantzatzeko zorra, 20.000 milioi euro bilduta.

Egilea Andoni Beitia