Automobilgintzaren industrian erdieroalerik ez izatearen krisi globalak berriro ere eragingo dio aste honetan ibilgailuen ekoizpenari Estatuko lantegi nagusietan; izan ere, txandak murriztu edo muntaketa-linea batzuk gelditu beharko dituzte.

Seatek Bartzelonako Martorell lantegian desprogramatu behar izan ditu Audi 1eko hiru ekoizpen egun (joan den asteko osteguna eta ostirala, eta bihar astelehena), bere autoentzako mikrotxipa nahikorik ez izateagatik.

Egilea Andoni Beitia