Bankuek 3.170 milioi irabazi dituzte lehen hiruhilekoan

Espainiako bankuek 3.170 milioi euroko emaitza izan zuten 2021eko lehen hiruhilekoan, 2020ko epe bereko 1.125 milioiko galeren aurrean, Espainiako Banku Elkarteak (AEB) atzo jakinarazi zuenez. Elkarteak azaldu duenez, marjina gordinaren urteko % 8ko murrizketa, 19.277 milioiraino, interesek eta komisioek lortutako marjina txikiagoek eragin dute, batez ere.