Potentziako energia eta elektronikako soluzioetan egiten dituen ohiko jarduerez gain, Zigorren berrikuntzaren aldeko apustua 2009an sendotu zen, Zigor Research and Development A.I.E (Zigor R&D) enpresa arloko I+G unitatea sortuta, zeina urte hauetan handituz joan den. Ordutik, enpresak esleitutako baliabideak eta inbertsioak handitu ditu, eta berrikuntza teknologikoak garatzeko lehentasunezko jardueren plana sistematizatuta mantentzen du.

“Gure sendotzea indartzen ari da Europako Batzordearen eta Eusko Jaurlaritzaren programetan proiektuak lortuz, SPRI Taldearen eta Arabako Foru Aldundiaren bidez”, azaldu du Álvaro Díaz de Guereñu Berrikuntza Proiektuen zuzendariak. “Zigorren, hasieratik egin dugu ikerkuntza-, garapen- eta berrikuntza-jardueren aldeko apustua, ezagutza sortzeko eragile gisa eta gure bereizketaren eta lehiakortasunaren funtsezko elementua delako”.

Ahalegin berritzailea

Díaz de Guereñuren arabera, enpresaren ahalegin berritzailea “berrikuntza-taldea osatzen duten pertsonen kopuruaren hazkundean ez ezik, arlo horretan egindako inbertsioan ere agerian geratzen da, fakturazioaren urteko % 10era iritsi arte”. Zuzendariak adierazi duenez, inbertsio maila hori mantendu egin da azken urteotan, krisiaren eraginik gabe.

Enpresak ezagutza berria sortzen du potentziako elektronikako eta energia-bihurketako soluzioetan. Gainera, Zigorrek ikertu dituen eta hurrengo urteetan berritzen jarraituko duen garapen-eremu estrategikoak bat datoz energia biltegiratzearekin, energia berriztagarriekin eta sare adimendunekin. “Berrikuntza estrategiaren arrakasta epe luze, ertain eta laburrean garatutako proiektuen arteko oreka mantentzean datza”, azaldu du.

Egilea Admin