JABIER LARRAÑAGA / Euskadik bere egin du Europako Itun Berdea, eta “ibilbide-orri” propioa onartu du, Basque Green Deal ekimena, alegia. Etorkizuneko eredu lehiakorra. Ekonomia modernoan, baliabideen erabilera efizientean eta lehiakorrean oinarritutako hazkunde-estrategia da. Eredu hori teknologian, berrikuntzan, industrian, ikerketan eta garapenean aplikatzeko erakundeetatik gidatutako estrategia.

Bide horretan, trantsizio energetiko eta klimatiko justuaren alde egiten da, eta etorkizuneko Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Legean islatuko da. Euskadik planetaren oreka eta berotegi-efektuko gasen emisioen neutraltasuna berreskuratzeko egiten duen ekarpena onartzen da 2050eko horizontean. Eta energia berriztagarrien, natura-ingurunearen kontserbazioaren, biodibertsitatearen eta ekonomia zirkularraren aldeko apustua egiten da. Laburbilduz, iraunkortasunaren potentzial osoa aprobetxatzea, zentzurik zabalenean, susperraldi ekonomikoa bizkortzeko: enplegu berdea sortzea.

Egilea Admin