Eustaten datuen arabera, 2021eko apirilean % 10,4ko urte arteko igoera izan dute EAEko merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek, prezio finkoetan. 2021eko martxoaren aldean, salmentak, aldiz, % 2,8 murriztu dira. 2020ko apirilaren aldean, azalera handietan eta elikadura-kate handietan % 10,2ko atzerakada izan dute elikagaien salmentek 2021eko apirilean. Gainerako artikuluen kasuan, aldiz, urte arteko igoera oso handia izan da, % 160,6koa.

Kontuan izan behar da COVID-19aren pandemiari aurre egiteko martxoaren 14ko alarma-egoerari buruzko dekretuaren ondorengo murrizketek eragin desberdina izan zutela elikagaien eta gainerako produktuen salmentan.

Egilea Admin