EAEko eraikuntzaren sektoreko jarduera % 0,3 jaitsi da lehen hiruhilekoan

EAEko eraikuntzaren jarduerak % 0,3ko urte arteko jaitsiera izan du 2021eko lehen hiruhilekoan, baldintza nominaletan, egutegiaren eraginak atera ondoren. Hiruhileko honetan, eraikuntzaren sektorearen urte arteko jaitsiera obra zibilaren jaitsierak eragin du, urte arteko % 5,7ko beherakada izan baitu, etxegintzak % 0,5eko igoera izan duelako.

2021eko lehen hiruhilekoko sektorearen jarduera aurreko hiruhilekoarekin alderatuz gero, urtaroen eragina zuzenduta, % 2,8ko hiruhileko arteko hazkundea ikusten da. Etxegintzak hiruhileko arteko % 3,2ko bilakaera positiboa izan du, eta obra zibila % 1,1 murriztu da aurreko hiruhilekoaren aldean. Eraikuntzaren sektorean lanean aritzen den langileen kopurua % 0,1 igo da 2021ko lehenbiziko hiruhilekoan.