EAEn 14.739 jaiotza izan ziren 2020an, aurreko urtean baino % 4,4 gutxiago. Beherakada, nagusiki, urteko 4. hiruhilekoan gertatu da; 2019ko aldi bereko jaiotza-kopuruaren aldean % 10,9 gutxiago egon dira, eta, bereziki, nabarmenagoa izan da beherakada azaroan eta abenduan. Hil horietan, % 12,4ko eta % 15,1eko beherakada izan da.

Lurraldearen arabera, Araba da beherakada handiena izan duen lurraldea (–% 6,5), ondoren Bizkaia (–% 5,2) eta, azkenik, Gipuzkoa (–% 2,1); hala, 2.397, 7.318 eta 5.024 jaiotza izan ziren, hurrenez hurren. Jaiotza-tasa 6,7 jaiotzakoa izan zen mila biztanleko. Zifrarik altuena Araban izan da (‰ 7,2), ondoren Gipuzkoan (‰ 7,0) eta, azkenik, Bizkaian (‰ 6,4). Euskal AEn tasak 0,3 egin du behera, 2019aren aldean, eta 3 puntu, 2010etik.

Egilea Admin