Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak (SEPE) ez die kontratua berrituko 1.500 bitarteko langileri, hau da, erakundeko langileen % 20 ingururi. Horietako gehienak pandemiaren hasieran kontratatu ziren, lan-karga handiagoa zela eta. CSIF sindikatuak salatu duenez, 1.000 langileren kontratuak ekainaren 30etik irailaren 30era bitartean amaitzen dira, eta beste 500 langilerenak abenduaren 31n amaituko dira. Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioko iturriek azaldu dutenez, “Erabat berritzea” eskatu zuten, baina erabakia Ogasun eta Lurralde Politika Ministerioari eta Funtzio Publikoari dagokie. CSIFek lan eskaintza publiko “ezohiko eta espezifikoa” egitea proposatu du, “SEPEren defizit estrukturala arintzeko”.

Egilea Andoni Beitia