Igualatorio Médico Quirurgicoko langileek elkarretaratzea egin zuten atzo Bilbon, kontseilua eta SegurCaixa Adeslas aseguru-etxeari partizipazioak saltzeko proposamena azaltzen ari ziren bitartean. ELA, CCOO eta Satse sindikatuek IMQren “lanpostuak, lan-baldintzak eta Euskadira errotzea defendatzeko” deitu zituzten langileak. Adeslasek konpainiaren kontrola hartuz gero doikuntzak egingo dituela uste du batzordeak.

Egilea Andoni Beitia