Ingeteam euskal konpainia arduratuko da Talgo abiadura handiko (AH) tren berriak motorizatzeaz, eta horrek jauzi teknologikoa ekarriko dio enpresari trenbidearen sektorean.

Hain zuzen ere, Talgo tren-enpresak Ingeteam aukeratu du Ribabellosan (Araba) eraikitzen ari den Avril abiadura handiko 30 trenen trakzio elektrikoko sistemak hornitzeko.

Ibilgailu horiek homologatuta egongo dira Espainiako eta Frantziako estatuetako zerbitzuetarako, eta orduko 330 kilometroko abiadurara iritsiko dira; era horretako lehen konboia bide-probak egiten ari da dagoeneko.

Zamudioko enpresak garatzen duen kontratuaren barruan sartzen dira potentzia handiko (2,4 MW) 120 trakzio-bihurgailu, trakzio-ekipo gehigarriak, motorrak eta transformadoreak.

Avatar

Egilea Andoni Beitia