EAE Estatuko laugarren erkidegoa da superabitari dagokionez

EAE da urtarriletik apirilera bitartean kopuru absolutuetan superabit gehien pilatu duen laugarren erkidegoa (57 milioi), Barne Produktu Gordinaren (BPG) % 0,08, Ogasun Ministerioak atzo argitaratutako datuen arabera.

Espainia osoan, administrazio publikoen defizit finkatua, toki-korporaziorik gabe, 21.910 milioi eurokoa izan zen apirila ixtean, BPGaren % 1,81, aurreko ekitaldiko aldi berarekin alderatuta % 23,4 murriztu ondoren.

Defizit horren zatirik handiena Estatuari egotz dakioke, 16.058 milioiko desorekarekin, BPGaren % 1,33ren baliokide, urtebete lehenago BPGaren % 1,77ra iristen zenean.