Atzo, ostirala, urteko errekorra lortu zuen argindarraren prezioak: 99,8 euro orduko megawatt bakoitzeko (MWh), batez beste, handizkako merkatuan, OILek, elektrizitatearen iberiar merkatuko operadoreak, emandako datuen arabera. Maximoa goizeko bederatzietan izan zen, 110 euro-MWh-koa, eta minimoa, 82,57 euro-MWh-koa, arratsaldeko bostetan. Sektoreko iturriek gehieneko hori CO2 isurtzeko eskubideen kostuei eta gasaren prezioaren igoerari egotzi diete.

Egilea Andoni Beitia