Eraikuntzako langile portugaldar bat hil zen atzo Durangon (Bizkaia) eraikitzen ari ziren eraikin bateko bosgarren solairutik erorita, lan-istripu baten ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Iturri horien arabera, ezbeharra 11: 45ean izan zen, Kurutziaga kaleko 25. zenbakian. Langilea lurrera erori zen eraikineko bosgarren solairutik.

ELAko iturriek zehaztu dutenez, langilea konponketak egiten ari zen Ertzaintzaren eraikinaren ondoko etxebizitza batzuetan, baina oraindik ez dakite zergatik erori zen.

Sindikatuak babesa eta elkartasuna adierazi die hildako langilearen senide eta lankideei, eta istripuaren nondik norakoak argitzeko ikerketa eskatu du.

Egilea Andoni Beitia