Emakumearen presentzia sustatzeko ideiak proposatuko dizkiote SPRIri

Hamahiru herrialdetako 18 lagunek osatutako Spri euskal elkarte publikoa buru duen aditu talde bat lanean arituko da emakumeek manufaktura-industrian duten presentzia errazteko ideiak proposatzeko.

Women in Manufacturing izeneko taldeak uztailaren 6an eta 8an hasi ditu saioak. Helburua da manufaktura-industrian emakumearen presentzia sustatzeko jardunbide egokiak bilduko dituen dekalogo bat egitea.

2020an egindako diagnostikotik abiatuta, ekintza zehatzak identifikatuko dira, sektore horretan emakumearen sarbidea eta lidergoa sustatzeko.

Irailean bigarren bilera birtual bat egingo da, eta bertan proposamenen dokumentuaren azken bertsioa eztabaidatuko da, urriaren 20an egingo den World Manufacturing Forumean aurkeztuko dena.

Aditu taldea nazioarteko erakundeetako bost kidek, sei ordezkari akademikok, enpresa pribatuetako seik eta administrazio publikoko bik osatzen dute.