CAFek 100 milioi baino gehiagoko bi kontratu lortu ditu Suedian

CAF taldeak, Euromaint Rail AB filialaren bidez, bi zerbitzu-kontratu esleitu ditu Suedian, 100 milioi euro baino gehiagoko zenbatekoarekin, eta bat egiten du Beasainek herrialde horretan duela hiru hilabete 28 tren berri hornitzeko lortutako kontratuarekin.

Suediako SJ AB tren garraioko operadore nazionalak CAFen filiala aukeratu du ontzidiaren birmoldaketa eta bi zerbitzu kontratu egiteko. Hain zuzen ere, Euromaint Rail AB arduratuko da datozen 12 urteetan Krösatgen eta Kustpilen lineetan lan egiten duten trenen flota mantentzeaz, Suediako hegoaldean zerbitzua ematen baitute, zehazki, Jönköping, Kalmar, Kronoberg, Blekinge, Halland eta Skne eskualdeetan, CAFek jakitera eman duenez.

Datorren abendutik aurrera, CAFen filialak gaur egun martxan dagoen ontziteria mantenduko du, baita duela hiru hilabete irabazitako kontratu baten ondorioz Gipuzkoako enpresak hornituko dituen unitate berriak ere. Kontratu horren bidez, 28 tren berri, 20 EMU (unitate elektrikoak) eta 8 BMU (biodiesel-elektrizitate bimodalak) ekoitziko ditu.

Unitate horiek AB Transitio enpresak erosi ditu, eta leasing modalitatearekin emango dizkie eskualdeei, aipatutako Krösatgen eta Kustpilen lineetan zerbitzua ematen dutenak baitira.

Bestalde, SJ AB operadore berak Euromaint ere aukeratu du hainbat serietako 57 gaueko bidaiari-auto birmoldatzeko; zehazki, BC4, WL1, WL4 eta WL6 deiturikoak. Lan horiek EuroMaintek Örebron (Suedia) duen tailerrean egitea aurreikusi da. Ibilgailu horien birmoldaketa 2021eko abuztuan hasiko da eta 2025eko otsailera arte luzatuko da.

Bi kontratu horiekin, CAFek indartu egin du bere posizioa eskandinaviar herrialdeetan, Oslo hiria bere aireportuarekin, Helsinkiko metroarekin eta Stockholm, Oslo eta Lund hirietako tranbia sarearekin lotzen duen abiadura handiko linearako unitateak hornitu baititu.