Atzo goizean Muxikan basoko lanak egiten ari zela hil den langilea azken hiru urteetan herrian hil den hirugarren baso-langilea da, eta 2021ean Euskal Herrian lan istripuz hildako langileen kopurua 31ra igo da, LAB sindikatuak salatu duenez.

Azken istripu horren biktima 25 urteko CO2 enpresako langile bat da, eta, antza denez, basoan lanean ari zen, eta sindikatuak haren lan-baldintzak eta lan-erritmoak ikertzeko eskatu du.

Egilea Andoni Beitia